Historia

Koruaren Historia

Ibilbide historikoa

Bilboko Opera Koroa 1993an eratu zen, Bilboko opera denboraldietan parte hartzea helburu nagusi hartuta.

Zuzendaritza musikala:

  • Julio Lanuza (lehen zuzendaria).
  • Boris Dujin (zuzendaria 1994-1995 denboraldiatik 2025eko uztailera arte).
  • Esteban Urzelai (zuzendari titularra 2025-2026 denboraldiatik).

Ibilbidea eta errepertorioa:

400 emanaldi baino gehiagotan parte hartu du, 75 titulu baino gehiago landuz. XIX. mendeko errepertorio italiarrak nagusitzen dira (Verdi, Donizetti, Bellini, Puccini), baita opera frantsesak (Gounod, Bizet, Saint-Saëns) eta alemanak ere (Wagner, Mozart, Beethoven). Nabarmentzekoak dira Les Huguenots, Der Freischütz, Jenůfa, Zigor, Alcina, Götterdämmerung, Lohengrin, Tannhäuser, Fidelio edo Idomeneo bezalako tituluetako emanaldiak.

Lan egin duen zuzendari nabarmenak:

Alberto Zedda, Friederich Haider, Giuliano Carella, Antonello Allemandi, Günter Neuhold, Wolf-Dieter Hauschild, Alain Guingal, Jiří Kout, Christophe Rousset, Juanjo Mena eta Jean-Christophe Spinosi.

Proiektu bereziak eta aitorpenak

Lankidetza bereziak:

  • Kontzertua Euskalduna Jauregian, Ennio Morriconeren musika interpretatuz, konpositoreak berak zuzenduta.
  • Quincena Musicalean parte hartu zuen (2007) Errusiako Orkestra Nazionalarekin batera, Mikhail Pletneven zuzendaritzapean (Rachmaninoven Aleko).
  • Johannes-Passion (Bach) lanaren eszenaratzea, Calixto Bieitok zuzenduta, Arriaga Antzokirako.

Sariak eta bereizgarriak:

Tutti Verdi International Awards Saria Berezia (2023), ABAO Bilbao Operarekin 30 urte baino gehiagoko konpromisoagatik eta Tutto Verdi proiektuan osorik parte hartzeagatik emana, nabarmenduz 2022ko Tutto Verdi Kontzertuan “Va, pensiero” (Nabucco) interpretatu zuela.

Sare sozialak eta webgune ofiziala